Liburu honi esker, txikienek nola sentitzen diren adierazten ikasiko dute, irudi eta hitz samurren bidez: aspertuta, pozik, triste... Testua laburra da eta osagarri bikaina du ilustrazioetan: bertan ikus baitaitezke pertsonaiaren adierazpena eta jarrera, eguneroko elementuez lagundurik jostailuak, margoak, liburuak, kontzeptu bakoitza bere ikus-deskribapenaren bidez finkatuz.
Anthony Browne-k haur-emozioen mundura garamatza, kolore, tamaina eta tipografiekin egiten du jolas: txikitzen edo handitzen diren figurak; uhindun marrak; hitz larriak, xeheak edo etzanak, bakoitzak daraman emozio-edukiaren arabera. Nola sentitzen zara? oraindik irakurtzen ez dakitenentzat eta irakurtzen hasitakoentzako liburua da, nork bere burua ezagutzeko eta sozializatzeko lan bikaina.